Ia bederatzi hilabete pasa dira 2025eko urrian pastoral ekiturtearen hasieratik. Bere azken etapan gaude, eta ikasturte amaieran bizi izan ditugun ospakizun batzuk nabarmendu nahi ditugu:
1.- Maiatzaren 23an eta 30ean (larunbatak biak), Katekesiko 33 haurrek lehenengo aldiz parte hartu zuten eukaristia mahaian, Lehenengo Jaunartzearen sakramentua jasoz. Bi ospakizun hunkigarri izan ziren, senideak, katekistak eta parrokia-komunitateko kideak bildu zituztenak. Protagonistek paper aktiboa izan zuten liturgian, kantuetan, homilian, eskari eta eskaintzetan eta beste une esanguratsu batzuetan parte hartuz.

2.-Ekainaren 2an (asteartea) haur katekesiaren amaierako jaia ospatuko genuen familia eta jai giroan. Jaialdian Juan Carlos Alonso erlijioso eta mago salestarraren emanaldia izan zen; bere magia eta trikimailu zenbakiek haurrak eta gurasoak liluratu zituzten, eta behin eta berriz txalotu zuten. Ondoren, Emebe Txikiren emanaldia jasotzen zuen bideoa ikusi genuen, aurreko larunbatean Mariaren Bihotza abesbatzarekin batera parrokian emandako kontzertuan. Edurnek zuzendutako haur abesbatzak hainbat koreografia eta abesti interpretatu zituen, eta, amaitzeko, igandetan familien mezan abesten dugun Gure Aita. Irteerako litxarkeri banaketaren ondorioz, irribarreak ugaritu egin ziren haurren aurpegietan.
3.- Ekainaren 7an (igandea), 11 eta 16 urte bitarteko 11 neska-mutilek Lehen Jaunartzea jaso zuten eta horietako bi bataiatu ziran. Ohi denez, protagonistek aktiboki parte hartu zuten ospakizun horretan.

4.- Ekainaren 14an (igandea) “Jaunartzea Lagunekin” izeneko Eukaristia ospatu genduan, Jesuiten Ikastetxeko eta Parrokiako ume, guraso, katekista eta artzainekin batera. Bertan interesgarria izan zen Alexandroren, bere Lehen Jaunartzea ospatu berri duen umeetako baten, eta Janvier Kongoko apaiz gaztearen arteko elkarrizketa, baita Juncalek bere ahots ederrarekin interpretatutako musika piezak ere.

5.- Ekainaren 16an (asteartea) parrokia-topaketa bat izan genuen martxan dagoen pastoral eta misiolari berriztapen prozesuaren eta hurrengo elizbarrutiko sinodoaren inguruan. 70 pertsona baino gehiago bildu ginen eta Mari José Moreno, kristau sarbideko arloko arduraduna, eta Jon Arruti, irakaskuntzako ordezkaria, Gotzainaren inguruan eratutako talde sinodaleko kideak izan genituen. Aurkezpena ondoren, haiekin elkarrizketa positiboa eta lasaia ireki zen.
6.- Bestalde, ekainaren 19an (ostirala), 22 nerabe eta gazteren Sendotza ospatu zan, parrokiakoak zein Jesuiten Ikastetxekoak. Ospakizunean gure gotzain Fernando izan zen buru, guraso, senitarteko, begirale eta eliztarrak bertan izan zirela, guztiontzat hain esanguratsua den ospakizunean lagundu nahi izan zutelarik.


Ikasturteari amaiera emateko, uztailaren 25ean (larunbata), Santiago apostoluaren egunean, 12:00etako mezaren ondoren, 13:00ak aldera, autobusez irtengo gara Itziarko Ostatuan bazkaltzera eta arratsaldean, 19:00etan, Loiolako Santutegian San Inaziori eskainitako bederatzigarrenean parte hartuko dugu, ospakizunaren amaieran itzuliz etxera.
