
“Karitateak ez du atzerapenik onartzen. Ekintza publikoak eta nazioarteko lankidetzak, sufritzen dutenen aurpegiei begiratu behar diete, interes egoistak eta epe laburrekoak gaindituz “.
Leon XIV
BERRIAK
Caritas nazioarteko lankidetza
Caritas Gipuzkoak, nazioarteko lankidetzaren esparruan, hainbat laguntza-ekintza eta oinarrizko azpiegitura garatzen ditu, hala nola etxeak, osasun-zentroak eta eskolak, gizarte laguntzak, bekak edo mikrokredituak emanez.
Proiektu horiek ,anai-arreben lankidetza ulertzeko moduaren parte dira: komunitateen arteko loturan eta giza eskubideak urratzen zaizkienekiko konpromisoan oinarritutako lankidetza. Gainera, erantzun humanitarioa eman behar da hondamendietan, Venezuelan ekainaren 24an bizi izandakoan, esaterako.
Caritas Gipuzkoak 129.962,50 € bildu ditu orain arte Venezuelako iparraldea astindu zuten lurrikaren osteko erantzun humanitarioa babesteko. Diru-bilketa horrek premiarik larrienei erantzuten lagunduko du, baina baita berreskuratze luze bati eusten ere. Elkartasuna ez da amaitzen larrialdiaren irudiak desagertzen direnean, akonpainamenduan, komunitateak berreraikitzen eta berriro zutik jartzen saiatzen direnen itxaropenean jarraitzen baitute.
DATUAK
| Tarjeta Kop. | Pertsona Kop. | |
| 1.hilb | 14 | 33 |
| 2.hilb | 15 | 32 |
| 3.hilb | 14 | 28 |
HARRERA
* Artatutako pertsonak: 18
* Laguntza ekonomikoak: 5.608 €
DOHAINTZAK: guztira 8.156,69 €
*Dohaintzak: 390 € +3.655,70 € (dohaintza berezia)
*Bilketa: 3.500,99 €