On Mikel Aranguren, Bikario Nagusi berria.

Maite-maiteok,

Elizbarrutiko talde zabal eta jende asko ordezkatzen zuenari izendapenetan lagunduko zidan galdeketa egin ondoren eta bertako emaitzak aintzakotzat harturik, ezagutzera ematen ditut Elizbarrutiko Bikario Nagusiaren eta Kleroaren Zerbitzuaren izenak.

Datorren uztailaren 1ean Bikario Nagusi izendatua izango da On Mikel Aranguren apaiza, udaran zehar kargua bereganatzen joango delarik aurreko Bikario Nagusiaren, Don Joan Maria Oletxearen eskutik, egun horretan utziko duelarik bere kargua.

Kleroaren arretarako zerbitzuaren arduradunari dagokionez berriz, data horretan bertan izendatua izango da On Jon Molina apaiza, modu berean ordezkatuko duelarik ardura hori zuen Don Joan Maria Olaetxea.

Bi arduradunei eskertzen diet agertutako prestutasun zinezkoa eta kargua hartzeko izan duten eskuzabaltasun konprometitua, bien ardura-epealdia sei urtekoa izango delarik printzipioz. Era berean biziki eskertzen diot On Joan Maria Olaetxeari urte hauetako guztietako eskuzabaltasun arduratsua eta leiala. Jaunak bedeinka dezala aurrerantzean ere osasun onez eta jarrai dezala laguntzen bere ministerio prestu eta alaian.

Ikasturte berrirako izango diren destinoei dagokienaz, komunikatuak daude izendapena jaso duten guztiei. Denen prestutasun eskuzabala eta konpromisozkoa bihotzez eskertzen dut.

Datozen egunetan, Bikario Nagusiarekin lankidetza estuan jardunez Kuriako karguen berregituraketa ere bereizi eta landu beharko dugu, baita Kontsultarien Elkargoaren berritzea eta elizbarrutiko hainbat zerbitzuetako izendapenak ere. Horregatik, eta udaraldian parrokien bizitza gehiegi ez nahastearren, uztailaren 20ra arte luzatuko dut, kargu horiek guztiak argitaratzea, ordutik aurrera jakinaraziak izan daitezen kristau elkarteetan eta elizbarrutian. Gertukoena den jendeak izendapen berriak jakitea saihestezina izan arren, ahal den neurrian, egun horretara arte diskrezioa zaintzea eskatuko nizueke.

Irailaren 1a baino lehen bakoitza bere kokaleku berrian izango da, eragiten dietenen artean beste zerbait erabakitzen ez badute. Parrokoen instalazioa, irailan zehar eta urriako lehen asteetan izango da, Jainkoa lagun. Zinez eskatzen diet karguak uzten dituztenei, datozenei gauzak erraztu diezazkietela, ordezkapena ongi egin ahal izan dadin.

Besterik gabe, hainbeste eskuzabaltasun eta prestutasun eskertuz, jaso guztiok nire agur beroa.

In Corde Matris

Fernando Prado Ayuso, CMF
Donostiako Gotzaina