Eukaristia 2024-2025
ikasturte hasiera

PARROKIAREN PASTORALTZA ARLOAK

Oinarrizko zerbitzuen arloa

Gure parroki-eraikina, bere neogotiko estiloarekin eta Loiolako Ignaziori eskainitako elizarekin, Gros auzoko eraikuntzarik esanguratsuenetakoa da.

Parroki-bizitza barne-hartzen duen eraikin honek, ezin luke bere egungo “aurpegia” eduki, pertsona askori esker ematen diren zerbitzurik gabe. Parrokiako batzorde ekonomikoa ondare baliotsu honen kontserbazioaz eta kudeaketa ekonomikoaz arduratzen da, eraginkortasunez eta gardentasunez. Batzorde honi, garbiketa-taldea, sakristia arreta zerbitzua eta bulegoko arreta taldea, gehitzen zaizkio, lan diskretua, baina oinarrizkoa eta garrantzitsua egiten dutenak.

Liturgia eta Otoitz arloa

Parrokia-komunitatea da, gaur eta hemen, Nazareteko Jesusi jarraitu eta bere Ebanjelioa ahal den neurrian bizitzen saiatzen garenok osatzen dugun fede-komunitatea. Auzokidetasun, harreman eta adiskidetasun lotuneen bidez ehundutako komunitatea. Parrokia jendearen artean bizi den Eliza” da, gure fedea ospatu eta bertako kide izatearen sentimendua partekatzen dugun eremua. Hemen elkartzen gara Igandeetako Eukaristia ospatzeko. Ospatzeko elkartzen garenean, Jesusek Azken-afarian emandako agindua eguneratzen dugu: “Egizue hau nire oroigarri”. Gainera, Katekesi ikasturtean zehar, astero Familien Meza ospatzen dugu haur eta gurasoen partehartzearekin. Eta hamabostean behin etorkinen Eukaristia, hileko lehen eta hirugarren larunbatetan. Halaber, astean zehar, eguneko mezak ospatzen ditugu.


Eskertzekoa da apaizek, liturgia taldeak, organistek eta parrokiako abesbatzak eskainitako zerbitzua. Liturgia- eta sakramentu-eremukoak dira egiten ditugun hileta, bataio eta ezkontzak ere. Ezkontza sakramentua hartzeko eta prestatzeko esperientzia handiko bikote abegitsua daukagu.
Otoitz arloan, Ebanjelioaren Otoitz Irakurketa taldearekin batera, Karisma Berrikuntzari lotutako otoitz talde bat eta isileko eta meditaziozko beste bat agertzen dira.

Haurren katekesi arloa

Fedea, ospatzeaz gain, bizi eta transmititu egin behar da. Famili Katekesiak transmisio hau lortu nahi du, gurasoei euren fedea gaurkotzen eta sakontzen lagunduz, euren umeei kristau arloan hasiera emanez eta familian fedea bizitzeko baliabideak eskainiz.
Katekesi hau, bai Lehenengo Jaunartzeari begira eta bai Post-Jaunartze etapari begira garatzen da.

Gazte eta helduen pastoraltza arloa

Gazte eta helduei dagokienez, pozgarria da Sendotza eta Post-Sendotza taldea edukitzea. Katekumenatuaren bidez, kristau hasierako sakramentuetarako prestatzen direnak (Bataioa, Lehen Jaunartzea, Sendotza)  eta “Jesus Taldeak”, fedea eta bizitza, taldean elkarbanatzen dutenak.

Gizarte-ekintza pastoraltza arloa

Gure parroki-komunitateak fedearen giza-karitatezko dimentsioa bizitzen saiatzen da baita ere.

Kontzientzia bereziarekin bizitzen dute hori Caritasen, osasun pastoraltzaren eta kartzela pastoraltzaren taldekoek; egoera txarrenean dauden pertsona eta familiei lagundu eta eusten saiatuz, Egoitzetan dauden adinekoak bisitatuz eta espetxeratutakoei edo gure artean TBCak (komunitatearen aldeko lanak) egitea eskatzen dutenei lagunduz.
Eliza sentitzeko eta parrokia-elkarteari laguntzeko hainbat modu daude; Igandeko Eukaristian parte hartuz, ekonomikoki lagunduz edo dauden batzorde edo taldeetan boluntario lanak eginez. Gure eliz erantzunkidetasuna bizitzeko modu ezberdinak dira.

Eucaristia-familiar-comienzo-curso