Larunbat honetan, apirilak 25, Olatz Egiburuk zuzendutako Goratzar Abesbatzari harrera egin diogu. Abesbatzak bere sorreraren hogeita hamar urteak ospatzen ditu, eta ia berrogeita hamar ahots beterano sutsu eta emanak biltzen dituen taldearen buru dela erakusten jarraitzen du.

Oraingo honetan, zuzendariak azaldu zuen bezala, programa urte hauetako errepertorio anitzetik aukeratutako obrek osatzen zuten. Horrela, Mozart, Casals, Guridi, Sarasola eta abarren obrak entzun ahal izan ditugu, baita erlijiozkoak (Nigran Sum, Pater Noster), euskal folklorekoak (Goizeko izarra, Mendirik mendi…) , Habanerak, Music-hall-ekoa (Edelweiss, New York) eta “Islas Canarias” ospetsuen bertsioak, non Mikel Aldanondok bere ahotsa eta artea eskaini zituen bakarlari moduan.

Eskatu zuten obretan, abesbatzako Ana Zarandona kideak teklatuan lagundu izana, aipatzekoa da. Abesbatzak, bere berotasuna kutsatu zion publikoari, eta txalo zaparrada beroekin saritu zituen kantarien emanaldia. Olatzek eskerrak eman zizkien gure parrokiako ,erdiko nabea ,okupatzen zuen publikoari bertaratzeagatik, eta parrokiari kontzertu hau aurrera eramateko jasotako erraztasunengatik.