Karmel taldearen kontzertua

Joan dan larunbatean, otsailak 14, ekitaldi berezi bat izan genuen gure parrokian: Castelloko “Karmel” taldeak eskeini zuen otoitz-kontzertua, Sergiok egindako gestioei esker, Bergaran bizi arren, hainbestetan laguntzen gaituelako bere bonhomia, umore ona eta gitarrarekin Eukaristia interkulturaletan pertsona migratuekin eta, aldi berean, Castelloko taldearen kide da.

Ostiralean iritsi zirenetik euria gelditugabe aritu zen. Larunbat goizean Groseko hondartzara eta Kursalera egindako irteera laburrean haizearen eta euriaren indarraren lekuko izan ziren. Ondorioz, jende asko ez zen etxetik atera eta Kontzertuan parte hartzera ausartu, nahiz eta jende dexente biltzea lortu.

Eguraldi txarrari aurre egin eta kontzertura joatera animatu ginenok Nazareteko Mariaren irudia birsortzen zuen ikuskizun bisual, musikal eta adierazgarri eder batez gozatu ahal izan genuen. Musika taldeak eta Begoñaren ahotsak lagunduta, Virginiak bere bizitzako pasarte garrantzitsuenak aletu zituen, naturaltasun eta fintasun handiz, eta bere irudiaren irakurketa eguneratua egin zuen. Batez ere Maria, Ama.

Bertaratutakook bat gentozen kontzertuak bere kalitate artistikoagatik eta testigantza sinestunagatik harritu gintuela adieraztean, mezu espirituala dimentsio sozialarekin, mistikarekin eta profeziarekin uztartuz

Biziki eskertzen diogu “Karmel” taldeari Castellótik etorrita, gure artean hainbat egun igaroz eta gure parrokiako lagun talde batekin benetako adiskidetasuna sendotuz egindako ahalegina. Castellon “bidearen beste aldean” Mercedarios erlijiosoen taldeak animatutako parrokiaren inguruan biltzen hasi ziren gaztetxoek berrogei urte daramatzate elkarrekin, eliz komunitatearekin konprometituta eta Mariaren aldeko debozioa indartzen duten kontzertuak eskainiz, Jesusen Ama eta gure Ama gurea bezala..

Karmel, Taldea MILA ESKER!!!!