Joan dan ekainaren 24an, San Joan egunean, gure parrokiako gazte batzuek Sendotzaren eta Jaunartzearen sakramentua jaso zuten On Fernando gotzain jaunaren eskutik.
(Jainkoak sakramentu hauekin ariman jarri digun hazia zaindu eta hazten uztera animatzen gaitu, eta jaso duguna ematen jakitera, gure lagun eta ezagunen artean banatzera).
Ospakizunaren ondoren, mokadutxo bat izan genuen parrokian bertan, eta On Fernandok familia guztiak agurtu zituen.