Uda honetan zehar, parrokiak hainbat hobekuntza burutu ditu, zuekin partekatu nahi ditugunak eta, aldi berean, horiek posible egiteko lagundu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Lehenik eta behin, kripta kapera garbitu da.
Hormetan pitzadurak zeudenez, zuntz-sarea, igeltsua jarri eta sabaia zein hormak margotu behar izan ziren. Horrez gain, haizagailuak eta argiztapen guztia aldatu dira, eta aretoko bankuak berniztu dira.
Zabaltasun-sentsazioa areagotzeko, presbiterioko errezelak kendu dira, baita San Inazioren koadroa ezkaratzean inguratzen zutenak ere.
Azkenik, Montserrateko Ama Birjinaren irudia jarri da presbiterioan.
Obren kostua, guztira, 28.000 €-koa izan da.

Parrokiako Caritasek erabiltzen dituen lokalak ere berritu dira. Hiru bulego ezarri dira parrokiara laguntza bila datozen pertsonei behar bezala zerbitzua emateko. Espazio hauetan, leihoak aldatu dira, hormak margotu dira, argiztapena berritu da, eta azkenik, altzari sinple baina atseginak eskuratu dira.
Obra honen guztizko kostua 27.000 €-koa izan da.
Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik; hori gabe, ez zen posible izango hobekuntza horiek egitea..