Aurten ere, gure parrokiak Mari Cruz Basconesen obraren erakusketa bat hartuko du. Aurtengoaren izenburua “Profeten oihua” da.
Egileak gogorarazten digu era aldakorretan, antzinateko erlijio handiek, Jainkoaren izenean hitz egiten zutela zioten gizon inspiratuak izan zituztela.
Profeta jainkozko hitzaren mezularia eta interpretea da. Jainkozko jatorriaren eta mezuaren kontzientzia dute, eta “Horrela hitz egiten du Yhavhek” edo “Yhavheren Hitza” edo “Jaunaren orakulua” esanez aurkezten dute.


Profeta, Jainkoaren esperientzia bitartegabeak dituen gizona da. Jainkoaren santutasuna eta bere desioen errebelazioa jaso dutenak, oraina epaitzen duena eta etorkizuna Jainkoaren argitan ikusten duena. Jainkoak bidalia, gizakiei bere eskakizunak gogorarazteko eta obedientziara eta ohorera eramateko.


Latinezko elizan, Vulgatak, profeten banaketa funtsezkoari eutsi dio, baina hebreerazko ordenera itzuliz, hau da 12 profeta txikiak (Oseas Joel, Amós, Abdías, Jonás, Miqueas, Nahún, Habacuc, Sofonías, Ageo, Zacarias eta Malaquías) lau nagusien ondoren jarriz: Isaías, Jeremías, Ezequiel eta Daniel.