San Ignacio eskolania

Joan dan ostegunean, ekainak 11, “San Inazio Abesbatza” osatzen duten hiru taldeetatik gasteenak kurtso amaierako kontzertua eman zuten Parrokian.

Lehen zatian, “Eskolania Txiki” ko haurrek diziplinaz eta afinazioz euskarazko lau abesti eskaini zizkiguten, partituren beharrik gabe.

Bigarren zatian “San Ignacio Eskolania” k euskarazko lau abesti eskeini zigun, ondoren “A thousand years” eta amaitzeko “Chiquitita”, non erritmoa eta enpastea erakutsi zituzten eta partiturarik ere ez zuten behar izan.
Saioa amaitzeko, abesle guztiak batu ziren eta ” An Irish blessing” abestu zuten.

Arantza Etxabe zuzendariak maisutasunez eraman zituen bi taldeak, eta Roberto Hernández pianoa laguntzen aritu zen, bere jakintza erakutsiz.

Gau polita eta alaia bizi izan genuen .