Gure elizbarrutia pastoral eta misiolari berriztapen prozesuan murgilduta dago, eta Elizbarrutiko Sinodoa ospatzea aurreikusita dago, elizbarrutiko gertaera benetan garrantzitsua. Beraz, parrokia-topaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, sinodo bat zer den, zertarako egiten den, zer etapa dituen eta bertan nola parte har daitekeen aurkeztuko da.
Gonbidatuta zaudete:
- Pastoraltzako arduradun eta eragileak
- Parrokiako taldeetako kideak
- Katekesiko gurasoak
- San Ignacio ikastetxea
- Komunitate erlijiosoak
- Eukaristietako partaideak
- Parrokiako fededunak eta gogaideak
Ekainaren 16a – asteartea (20:00 h.)
Eskerrik asko zure arreta eta partaidetzagatik