2025eko Tolosako Abesbatzen Lehiaketa dela eta, ostiral honetan, urriak 24, Indonesiako The Resonanz Children ‘s Choir (TRCC) haur abesbatzaren kontzertu zoragarri batez gozatzeko aukera izan dugu.
2007an Avip Priatnak Yacartako Resonanz Music Studioren babespean.
sortu zuen abesbatza hau. 5-17 urte inguruko haur eta nerabeek osatzen dute, eta entzumeneko froga pasatzen dute bertan onartuak izateko eta gero aldizka entrenatzen dute. Haurrengan kantuarekiko eta musikarekiko maitasuna sustatzea, kultura-nortasuna indartzea eta trebetasun pertsonalak garatzea, hala nola zehaztasuna, diziplina, kontzentrazioa, memoria, eta norberaren autoestimua eta talde-lana hobetzea dira helburu nagusiak. TRCC Indonesiako «enbaxadore kultural» bihurtu da: Indonesiako haurren musika korala agertoki globaletara eraman du, talentua eta aberastasun kulturala erakutsiz.
Jende asko bildu zen elizan, bai erdiko nabean bai albokoetan. Bertan ume ugari zegoen , Indonesiako gazteek jantzi tipikoak zituztela, afinazio, enpaste eta musikaltasun bikaina erakutsiz eskaini zituzten lanei arreta handiz kasu egiten.
Berrogeita hamar bat haurrek, txalo beroak jaso zituzten abesti guztietan. Gure parrokia jarduera kultural eta espiritualei beti adi dago baita bertaratzen diren pertsonekin. Oraingo honetan jende ugari izan da eta jarduera hauekin jarraitzera bultzatzen gaitu.
Maitasun handiz, onena opa diogu kontzertu zoragarri bat eskaini digun talde honi gaur.