SAKRAMENTUAK

Bataioa

Bataioa kristau bizitzaren oinarria da eta beste sakramentu batzuei atea irekitzen die. Bataioaren bidez, Kristoren izpirituarengatik, Beregan txertatzen gaitu , eta fededunen familian eta eliz elkartean hartuak gara.

* 2026-27 ikasturtea
Bataioak egun hauetan ospatuko dira: urriaren 10ean, urtarrilaren 9an, apirilaren 9an, maiatzaren 8an eta ekainaren 12an.

Gainera, nazioarteko eukaristietan ere ospatu ahal izango dira hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren larunbatean 16:30etan.

Lehen Jaunartzea

Umeak, elikatzea, prestatzea eta familian, ikastetxean edo ikastolan, bere kide eta lagunekin bizitza partekatu behar duen bezala, parrokiako katekesiko taldean ere prestatzen da, bere gurasoek etxean lagunduz eta txikitatik parrokiako famili mezetan parte hartuz , bere Lehenengo Jaunartzea ospatzeko, Jesusekin bat eginez eta kristau elkartearen parte sentituz. Haur katekesiko hiru kurtsoetan egiten da prestaketa

*2026-27 ikasturtea
Lehen Jaunartzeak maiatzaren 22an eta 29an ospatuko dira

Barkamena

Bizikidetzak tentsioak eta gatazkak dakartza. Besteei eragindako gaitzak erreparazio eta adiskidetze zintzoa eskatzen du. Fededun garenez, Jainko Aitaren errukiak erruduntasunetik askatzen gaitu eta barneko harmonia itzultzen digu barkamenaren sakramentuan. Horrela, geure bizitzara itzul gaitezke geure buruarekin, besteekin eta Jainkoarekin adiskidetuta sentituz.

Bere burua aitortzea eta barkamena eskatzea nahi duenak, ostegun arratsaldeetan (19:00etako mezaren aurretik) eta igande eguerdietan (12:00etatik 13:00etara) hurbildu daiteke

Gaixoen gantzudura

Hauskortasuna, gaixotasuna eta zahartzaroa ere gure bizitzaren parte dira. Zaurgarritasuna bizi dugunean, gure familiak edo hurbileko pertsonek lagunduta egon behar dugu, eta osasun-zerbitzuek artatu behar gaituzte. Fededunak garenez, kristau elkartearen laguntza ere izan dezakegu. Gantzudura eliz keinu bat da, ez gaudela bakarrik gogorarazten diguna, Jainkoak laguntzen gaituela gure zailtasunetan, bere Izpirituarekin indartuz eta barkamena emanez.

Groseko pertsona eta familiek parrokian apaiz baten presentzia eska dezakete, Gantzudurako sakramentua behar duenari emateko. Baina, sakramentua kontzienteki eta duintasunez ospatzeko garaiz egitea komeni da.

Urtero, Gantzuduraren ospakizun komunitarioa ekainean egiten da urtero, kontsolamendua, indarra eta itxaropena sustatuz une zail horietan.

Sendotza

Gurasoek, jaio eta gutxira seme- alabarentzako bataioa eskatu badute, hauek gaztarora iristen direnean, jakitun eta sinistuta Sendotza prestatzeko etapa baten ondoren, berea egin dezakete.

*2026-27 ikasturtea
Sendotzako gazte-ospakizuna ekainean egin ohi da. Data jarri gabe dago.

Ezkontza

Maitasuna giza existentziaren funtsezko esperientzietako bat da. Elkar maitasun emankorra eta senar-emazteen fideltasuna, Kristok gizateriari dion maitasunaren sakramentu bihurtzen dira.
[Ikusi eta irakurri Ezkontza pastoraltzako orria]

Gure parrokian bertakoa edo beste lekuetako ezkontzak ospatzen ditugu.