Guri buruz
Vatikanoko II. Kontzilioak Jainkoaren herriko kide guztiek Elizaren bizitzan eta misioan duten erantzukizuna azpimarratu zuen.
Erantzunkidetasun honi begira aipatu zituen bide zehatzen artean, Pastoral Kontseiluak eratzea dago, parrokia-elkartearen ordezkariz osaturik eta kristau elkartearen pastoral ekintza sustatu, bideratu eta koordinatzeaz arduratzen dena.
1-Oinarrizko Ezaugarriak
Elkartasun eta erantzunkidetasun-erakundea da.
Fede-komunitatea osatzen dutenen arteko elkarrizketa, parrokiako bizitzan parte-hartze aktiboa eta guztion lankidetza arduratsua sustatzen ditu. Pastoral Kontseilua ez da erakunde betearazlea, pastoral jarduerak zuzenean burutzea berari dagokiolarik. Bere eginkizuna, batez ere, parrokiako batzorde eta taldeak bultzatzea eta laguntzea da, euren jarduerak egin ditzaten eta proposatutako helburuak bete daitezen. Ez da pastoral kontseilu baten eskumena doktrina-alderdiei, moralaren printzipioei edo Eliza unibertsalaren legeei buruz eztabaidatzea edo iritzia ematea.
Parrokiako komunitatea ordezkatzen du.
Pastoral Kontseiluak, ahal den neurrian, parrokiako elkartearen ordezkari izan behar du, eta gehienbat kristau laikoek osatu behar dute, giza-heldutasuna eta fede heldutasuna dutela, pastoral esperientzia dela eta parrokiaren zerbitzura konprometitzeko bokazioa daukala. Ez luke hautatuta egon behar kidetasun, adiskidetasun edo eraginkortasun hutsagatik.
Ebanjelizazioa eta pastorala bultzatzen ditu.
Parrokia, Eliza osoarekin batera, Ebanjelioa bere inguruan erakutsi eta eskaintzen saiatzen da, humanizazio eta salbamen-indar proposamen gisa. Horregatik, Pastoral Kontseiluak parrokiako elkarte osoan kontzientzia ebanjelizatzaile biziagoa pizteko balio behar du.
Beste parrokiekiko harremana, artzapezgoa eta elizbarrutiko arduradunekiko lotura ziurtatzen du.
Eliza instantzia horrekiko hartu-emanean Parrokia ordezkatzen du , elizbarruti osorako harturiko erabakiak bereak eginez, inguruko parrokiekin ekimen batzuk konpartitzen saiatuz eta bere esperientzia propioa ekarriz.

2- Eginkizunak

Parrokiaren errealitatea ezagutzea.
Pastoraltzako boluntarioak eta eragileak, arlo ezberdinetan egiten den pastoral lana, erronka eta behar nagusiak, arazo larrienak.
Parrokia-komunitateko kideek fede harmoniko eta integrala bizi dezaten zaintzea.
Kristau-bizitza hainbat dimentsiotan bizi eta hedatzen da, eta komeni da kontuan izatea eta erabat indartzea: formatibo-doktrinala, orante-espirituala, liturgia-ospakizunezkoa, karitatibo-zerbitzuzkoa, publiko-soziala, etiko-morala, eliza-komunitarioa, misiolari-fedearen transmisorea…
Proiektu edo programa pastoral bat egitea.
Parrokiaren errealitate zehatza, dituen indarguneak eta baliabide pertsonalak, bere ingurua eta elizbarrutirako egindako proposamen pastoralak kontuan hartuz, garrantzizkoenak diren lehentasunak ezarriz. Gure parrokiak, izan ere, hiruhileko bakoitzeko pastoral egitarauak egiten ditu.
Parrokiaren martxa hurbiletik jarraitzea.
Dauden talde desberdinei jarraipena eginez, pastoral esparru edo parrokiako zerbitzuetan parte hartzeko persona jakinei deia eginez , taldekideek eta, oro har, elkarteak euren kristau edo izpiritual esperientzia prestatzeko eta elikatzeko eskaintzak izan dezaten saiatuz, parrokia elkartean eta auzoaren inguruan gertatzen den guztiaz adi egonez. Pastoral Kontseiluari dagokio, halaber, egindako pastoral lana ikasturtearen amaieran berrikusi eta ebaluatzea.
Parrokiako taldeen ezagutza, komunikazioa eta lankidetza sustatzea.
Parrokiak nolabaiteko bizitza pastorala garatzen badu eta talde ezberdinak baditu, erraza da atomismo edo talde itxietan erortzea, bereari begira bakarrik , parrokiako ikuspegi orokor bat eta pastoral taldeen arteko harreman eta lankidetza nahikorik gabe. Horregatik, Pastoral Kontseiluak zentzu komunitarioa indartzeko ekimenak sustatu behar ditu, topaketak, batzarrak, ospakizunak edo erretiroak antolatuz.
Parrokiako ekitaldi ekonomikoaren aurrekontua eta emaitza baliozkotzea.
Lehenengo erantzukizuna batzorde ekonomikoarena bada ere, Pastoral Kontseiluak urteko ekitaldi ekonomikoaren aurrekontua eta emaitza berrikusi eta balioestea komeni da, parrokiako ekonomiaren alderdirik garrantzitsuenen, aurreikusitako edo egindako lanen eta ondareari buruzko kontuen berri erkidego osoari emanez.
3- Funtzionamendua
Parrokoak egingo du deialdia.
Parrokoari dagokio, eskuarki, dei egitea, gai-zerrenda prestatzea (beharrezko kontsultak eginez) eta Pastoral Kontseiluko buru izatea eta, parrokian pastoral eginkizuna betetzen duen beste apaizen bat dagoen neurrian, bertako kide izatea komeni da
Kontseilu kideak
Kontseiluak giza heldutasuna duten laikoen gehiengo esanguratsua izango du, bataio-duintasunaz eta kristau-bokazioaz jabetuta, eta parrokia-bizitzan erantzunkidetasuna eta benetako parte-hartzea bere gain hartzeko prest. Ez lukete zeregin hori beteko, baldin eta Kontseiluko kide huts izatera mugatzen badira, apaizek edo taldearen gehiengoak proposatzen dutenaren aurrean jarrera pasiboa edo otzantasuna hartuz.
Kontseiluko bileretan idazkari eta moderatzaile bat egongo da. kideak
Kontseiluak idazkari-lana egingo duen pertsona bat izango du, eta aktak egingo ditu, azaldutako ideia nagusiak, egindako proposamenak eta hartutako erabakiak jasotzeko, eta, ondoren, idatziz helaraziko dizkie Kontseiluko kideei eta inplikatutako pertsonei eta taldeei. Hartutako konpromisoak gogoratzea eta berrikustea ere, bere eginkizuna izan daiteke. Kontseiluak ondo funtziona dezan, taldeko norbait bilerak moderatzeaz eta dinamizatzeaz arduratzea komeni da; parte-hartzeordenatua eta erabakiak adostasun zabalarekin hartzeaz saiatuko dena.
Kontseiluko kideak Pastoral esparruetako ordezkariak.
Kontseiluko kideak parrokiako pastoral esparruetako ordezkariak izango dira. Gainera, gure kasuan, Donostiako Jesuiten Ikastetxeko ordezkari bat izango dugu. Ordezkagarritasun-irizpide hori eraginkortasunarekin uztartzea komeni da.
Non eta noiz egingo dira Kontseiluko bilerak
Kontseiluko bilerak parrokiako bulegoan egin ohi dira. Aldizkakotasunari dagokionez, normalean irailean bilduko da pastoral ikasturtearen hasieran; urtarrilean, urte berriaren hasieran; pazko astearen ostean, Aste Santua igarota; eta ekainean, pastoral ikasturtearen amaieran. Eta ohiz kanpoko bilera egingo du azkar landu beharreko gairen edo arazoren bat dagoenean.

4- Kideak
1.- Patxi Aizpitarte (párroco)
2.- Juan Aramendi (apaiza)
3.- María Luisa Ruiz (Katekesia)
4.- María Eugenia Mendoza (ekonomia eta katekesia)
5.- Iñaki Urretabizkaia (Donostiako Jesuiten Ikastetxea)
6.- Juan Mari Marcos (liturgia)
7- Iñaki Alvarez (liturgia)
8.- Claudia Ferrera (migranteen pastoraltza)
9.- Begoña Garde (katekesia post-comunión eta migranteen pastoraltza)
10.- Belén Oiarbide (Cáritas )
11.- Koro Plazaola (Cáritas )