Parrokia

Parrokia, lehenik eta behin, komunitatea da.

Gaur egungo elizaren lehen harria jarri baino bederatzi urte lehenago, Loiolako San Ignazio Parrokia eratu zen, 1883ko otsailaren 1ean. Ongintzaren etxean zeukan helbidea eta San Ignazio izendatu zen, Gipuzkoako gure patroi handia bezala.

Lau urte geroago, lokala txikia geratu zen. Bizilagunek idazki bat igorri zioten Udalari, non Gros auzoa urbanizatzean Eliza batentzat leku aproposa bilatzeko eskatzen zioten.

Parrokia, lehenik eta behin, komunitatea da. Hartzen gaituen Jaungoikoaren etxea da; elizarekin, parrokiako jarduerarekin eta gainerako espazioekin (otoizlekuak, bulegoak, katekesi eta formakuntza aretoak, ekitaldi aretoa, aterpetxea, zinema, sukaldea…). Gune guzti hauetan, elkartu eta komunitate gisa anaitasunean sakontzen dugu.

Parrokia lagun dugu bizitzako une desberdinetan: haurtzaroan, nerabezaroan, gaztaroan, heldutasunean eta zahartzaroan. Komunitateak poztasunean eta atsekabean hartzen gaitu. Batzuetan otoitz eta meditazio uneen bila joaten gara parrokiara, eta beste batzuetan aldiz, ospakizun eta elkartze komunitarioen bila.

San Inazio Parrokia - gros - donostia - parrokia