“Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen, biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”
– Mateo 25:34–36
San Ignazioko Caritas taldea parrokiara gerturatzen diran behartsuen harrera, balorazio eta jarraipenaz arduratzen da.
Hasiera-hasieratik eta prozesu osoan zehar, Jesusek irakatsi zigun moduan, pertsona erdigunean kokatzen dugu, Ebanjelioaren balioetan oinarritutako entzute eta enpatiari beharrezko denbora eskainiz.
Bere egoeraren berri izan ondoren, bere beharrei erantzuten saiatzen gara, batez ere ekarpen ekonomikoen eta elikagaien banaketaren bidez, eta bere egoeraren bilakaera ezagutzeko aukera ematen duen hurbileko jarraipena egiten dugu.
Deitu edo idatzi hitzordua hartzeko
Parrokiako bulegoa
Asteartea, asteazkena, osteguna
18:00 – 19:00
943 270 420