Osasun pastoraltza

Ematen duguna baino gehiago
jasotzen dugu

San Ignazio Parrokiako Osasun Pastoraltzako taldean, adinekoen egoitzetan zein etxeetan, gure Parroki elkarteko parte diren (eta nahi duten) pertsonak bisitatzen ditugu.

Kasu batzuetan jaunartzea etxeetara eramatea ere eskatzen digute.

Normalean bi pertsona joaten gara elkarrekin bisita hauek egitera, Jesusek utzi zizkigun hitzei kasu eginez: “Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela”. (Markos, 6:7)

Parrokiako Osasun Pastoraltzatik ere, adiskidetzearen eta gaixoen oliadura Sakramentuak etxean jasotzeko aukera eskaintzen da. Azken sakramentu hau Kristok eratu zuen, eta kontsolamendu, bake eta gogoaren grazia da gaixotasun larriaren edo zahartzaroaren hauskortasunaren berezko zailtasunak gainditzeko. Jaunaren laguntza honek, bere Izpirituaren indarrez, gaixoa izpirituaren sendaketara eraman nahi du, baina baita gorputzarena ere, Jaungoikoaren nahia hala baldin bada.

Bisita jasotzen duten pertsonak hain esker-onekoak dira, gure lana osoago egiten dutela eta, esan ohi dugunez, ematen duguna baino gehiago jasotzen dugu…

Osasun Pastoraltza taldea, hilean edo hilabete eta erdian arratsalde batez elkartzen gara, gure bisitaldietan aurki ditzakegun poz edo zailtasunak bateratzeko eta, aldi berean, jarraipena egiteko. Aldi berean, Osasun Pastoraltzari buruzko otoitza eta formakuntza egiten dugu.

Parroquia San Ignacio - Pastoral de salud - visitar ancianos