Loiolako San Ignazio

Benetako zoriona ondo aukeratzen jakitean datza, «denetan maitatu eta zerbitzatzeko» asmoarekin.

Ignaziok era guztietako zailtasunei aurre egin behar izan zien, «Jainkoa gauza guztietan bilatzeari eta aurkitzeari» inoiz utzi gabe. Hori dela eta, Ignazio adikuntzaren benetako maisu bihurtu zen, hau da, bide ona aukeratzen eta gaiztoa baztertzen laguntzen digun jakinduria.

Gaur egun ere baliozkoa eta oso beharrezkoa den desio horrekin, San Ignaziok eskua luzatzen dio XXI. mendeko gizakiari. Bide bat, bitarteko bat, argi bat eskaintzen dio bere bizitza argitzeko eta pasioz bizitzeko. Bizitzako une askotan erabakiak hartu behar izaten ditugu. Baina, normalean, berehalakotasunean eta inprobisazioan oinarritzen gara. Hortaz, inoiz baino beharrezkoagoa da erabakiak barne-prozesu baten ondorio izatea. Adikuntza, dohain bat eta eginkizun bat da aldi berean. San Ignazioren Gogojardunek, gure fedea benetakotasunez bizitzen eta Jainkoaren benetako dohain eta maitasuna sentitzen laguntzen digute. Aldi berean, benetako zoriona «denetan maite eta zerbitzatzeko» asmoarekin, ondo aukeratzen jakitean datzala erakusten digu.

Ignaziok, gauden tokian gaudela eta edonola sentitzen garela ere, gure begirada goraino bideratzeko gonbitea egiten digu. Horrek gure bihotza gure bizitzen antolamenduan Jainkoaren borondatea etengabe bilatzeko jarrerari gero eta gehiago irekitzea ekarriko baitu. Jainkoak zoriontsu nahi zaitu eta zeregin bat du zuretzat.

Loiolako San Ignazioren bizitza eta obra guztiak gure parrokiako ekintza pastoral guztiak argitu eta bideratu ditzaten nahi dugu, “denetan maite eta zerbitzatu Jaungoikoaren aintzarako”.