Esnatu
Katekesi familiarra sei urterekin hasten da eta hurrengo hiru urteetan umearen esnatze erlijiosoan laguntzen die familiei. Gurasoek hileroko topaketa izaten dute, haien seme-alabei fedearen hazkundean laguntzeko. Gurasoak hileko lehen astean elkartzen dira, eta haurrak astero joaten dira topaketara.
20 katekistaz osatutako talde batek, erretorearekin batera, familia horiei laguntza eskaintzen die.
Gaitegiaren helburua gure seme-alabek Jesus ezagutzea da, eta bizitza osorako bidelagun bezala sentitzea. Hori guztia giro atsegin eta familiarrean egiten da.
Guretzat garrantzitsua da umeek eta haien familiek Eukaristiaren (eta komunitatearen) edertasun eta garrantzia ezagutzea. Horregatik, igande eta jaiegun guztietan Familia Eukaristia ospatzen dugu.
Umeek aktiboki parte hartzen dute Eukaristiako une desberdinetan. Ahotsez, gitarrez eta organoz osatutako abesbatza bat dugu, gure familientzat giro berezia sortzen duten abestiak abesten dituena. Homiliak benetako katekesi moldatuak dira, hizkera erraza dute eta txikienekin elkarreragiten dute. Gainera, homiliaren unea aberasten saiatzen gara figurak eta sinboloak erabiliz, Jainkoaren Hitza hobeto ulertzeko.
Urtean zehar, familien espiritu komunitarioa sustatzeko jarduerak ere programatzen ditugu: Gabonetako Antzerkia haurrekin, gabon kantak kalean, urten behin familiekin irteera bat, ikasturte amaiera etab.
Haur katekesirako topaketa egunak (6 urtetatik 9 urtetara) honakoak dira:
Lehenengo maila, 6 urte.
Asteazkenak, 17:30
Bigarren maila, 7 urte.
Astelehenak, 17:30
Hirugarren maila, 8 urte.
Astearteak, 18:30
Post-jaunartzea
Post-Jaunartze katekesiak neska-mutilei kristau heziketan lagundu nahi die, Lehenengo Jaunartzea jaso ondoren, giro alai eta lasaian, Sendotzaren sakramenturako prestatuz.
Asteko topaketa ostiralero izaten da parrokian 18.00etatik 19.00etara.
Parrokian garrantzi handia ematen diogu etapa honi. Gure nahia fede-prozesuan lehen jaunartzea egin duten neska-mutilei laguntzen jarraitzea da, adin hauetan bereziki onuragarria baita beraientzat.
Gazteak
16 – 30 adin-tartean zaude? Mundu honetan Urrats sendoak ematea garrantzitsua iruditzen zaizu? Gizakion eta fedearen heltze prozesua burutu nahi baduzu edo sakramenturen bat jaso nahiz baduzu (bataioa, sendotza edo eukaristia). Hau da zure lekua!
IKUSI ETA ENTZUN DUGUNAREN BERRI EMATEN DIZUEGU “Bizitzako galdera handietan gehiago sakontzea interesatzen zaizu? Liluratzen al zaitu zure bizitzaren zentzua aurkitzeak? Egia al da zoriontasuna barruan daramagun zerbait dela? Parrokiako gazte taldean galdera guzti hauei erantzuten saiatzen gara, baina horretarako… zu behar zaitugu!
Gazte talde honetan ikasi egiten dugu, eta batez ere zentzua berreskuratzen dugu. Eta oso ondo pasatzen dugu elkarrekin, errespetuz eta konfiantzaz.
Ostiraletan elkartzen gara, 20:00etan. Harrera-afari batekin hasten dugu topaketa, giro lasaian. Jarraian, formakuntza saio bat dugu, filma, bideoak, testigantzak, etab. eta, otoitz txiki batekin amaitzen dugu.
Helduak
Fede-prozesuan emakume eta gizon helduei laguntzea du helburu: bilaketak, irrikak eta erronka partekatuak. Ibili gabeko bideen hazi berria, elkartasun sakonago eta zehatzagoa, gure kristau nortasunaren bizi-berritzea, eta Izpirituaren bultzada berria Jesusen jarraitzaile moduan konpromisoa handitzeko.
Fedean hasi nahi edo jakinmina duten helduei ere laguntzen diegu:
Bataioa
Sendotza
Eukaristia