Historia

San Ignazio
Eliza

José Goicoa udal-arkitektoak proiektatua estilo neogotikoan, 1897ko uztailaren 24an inauguratu zuen Gasteizko gotzain Ramón Fernández de Piérola jaunak. Garai hartan 11 urte zituen Alfonso XIII.a erregea eta María Cristina erregina bertan izan ziren.

Águeda Gros andreak dohaintzan emandako hareatzetan eraiki zen. Bere anai Tomás Grosek, eliza eraikitzeko beharrezko zen harria eman zuen, Uliako harrobietatik zetorrena. Dorrea 1928an eraiki ahal izan zen, Fermin Lasala Mandasko dukearen dohaintza bati esker.

San Ignazio parrokia - Elizaren historia

Aldare
Nagusia

Nabarmentzekoa da intxaurrondo-zurezko aulkiteria, Bergarako Galarraga etxeak egina, eta batez ere balio artistiko oso handiko 5 panel bikainak, mosaikoak, 1918an Maumejean etxeak eginak, non Zaindari Santuaren bizitzako 5 pasarte azaltzen diren.

Aldare nagusiaren bi alboetan, Altuna Etxeak egindako marmolezko bi hilobi artistiko daude:

San Ignazio Parrokia - Aldare Nagusia

Jesusen Bihotz
Sakratuaren Aldarea

Mariano Benlliure eskultore valentziar bikainaren lana da. Bertan, Jesusen irudia, Carrara marmolez egina, Maumejean Etxeko mosaiko atzealde batez eta brontzezko 6 argimutilez markoztatuta dago, Benlliurek berak egina.

Brontzezko sagrarioa ere eskultore beraren diseinua da, atean Familia Santua eta alboetan 4 ebanjelariak irudikatuta dituelarik.

Benlliure Donostiara etortzen zenean, bere obraren aurrean une luzeak pasatzen zituenaren lekukotzak daude.

San Ignazio Parrokia - Jesusen Bihotz Sakratuaren aldarea

Mandasko dukeen
panteoia

Bihotz Sakratuaren Aldarearen ondoan, hilobi nabarmen bat eraiki zen, Mandasko dukeen panteoia. Isidoro Uribesalgo eskultore gipuzkoarrak zizelkatu zuen 1914an.

Multzoaren sinbolismoa zoragarria da: marmolezko tumulu artistikoaren gainean, -heriotzaren sinboloa-, Aingeruak lasai itxaroten du Jainkoak tronpeta jotzeko adierazitako unea. Orduan egia bihurtuko dira Apokalipsi liburuko hitzak: “Gure Jaunari eta beronen Mesiasi dagokie orain munduaren erregetza, eta menderen mendetan izango dira errege”. Edo San Paulorenak: “Non duk, Herio, heure garaipena? Non heure eztena?”

San Ignazio parrokia - Mandasko Dukeen Panteoia

Olmoko Kondesaren
hilobia

Ama Birjinaren Koroatzearen arkuaren ondoan, Faccina paristar artistak egina eta Fra Angelicok Louvre Museoan egindako lan ospetsua mosaikoz irudikatzen duena, Olmoko Kondesaren hilobia dago.

Bertan, marmolez finki landutako lurperatutako damaren etzandako irudia nabarmentzen da. Irudiak lo egiten duen sentsazioa ematen du -esan liteke arnasa hartzen duela-. Hildakoaren eskua, abandonatua, fina, delikatua, Venancio Vallmitjana eskultore ospetsuak gainditutako zailtasun guztiak laburbiltzen ditu.

San Ignazio parrokia - Olmoko kondesaren hilobia

Organoa

1914an Ludwigsburg-eko (Alemania) E.F.Walcker & Co. etxeak eraikia, Europa erdialdeko organeria erromantikoaren ale errespetagarria da.

Eskuzko bi teklatutan eta pedalean banatutako 29 jokoekin, Alemaniako errepertorio erromantikoa interpretatzeko gogokoenen artean dago.

Jatorrizko organoa da eta 2002an zaharberrituta izan zen.

San Ignazio parrokia - Organoa 4

Erretoreak

Bestalde, egokia dirudi San Ignazio elizak urte guzti hauetan zehar izan dituen Erretore guztiak gogoratzea:

Teodoro Zaragüeta

1883

Pedro de Mata

1883 – 1884

Ignacio Uranga

1884 – 1887

Juan Mendivil

1892 – 1907

Cándido Uranga

1907 – 1928

Auspicio Otaegui

1928 – 1956

Jose Mª Múgica

1956 – 1976

Pedro Jimeno

1976 – 1981

Felix Galdona

1981 – 2004

José Javier Portu

2004 – 2015

Juan Kruz Mendizabal

2015 – 2017

Mikel Aranguren

2017 – 2023

Patxi Aizpitarte

2023 – Gaur egun