Gure kristau elkarteak berritu 

Renovar nuestras comunidades cristianas

Joan den maiatzaren 16an, Fernando Prado Gotzainarekin eta elizbarrutiko batzordeko kide batzuekin bilera bat ospatu genuen San Ignazio gure parrokian. Gure parrokiko pastoraltzako eragileez gain, Atotxako Frantziskotarren eta Atotxako Maria Reina parrokiko eragile ezberdinek parte hartu zuten.

Gure egungo parroki errealitateak dituen aukera, mehatxu, indargune eta ahulezien inguruan parte hartzaileen iritziak entzun ahal izan genituen.

Patxi Aizpitarte gure parrokoak bilera laburbiltzerakoan, Galileako igarotze baten antzera egin zuen. Bizi den Kristoren pertsona, beti gure bidelagun dena, eta ebanjelioetan berarekin harremanetan jar gaitezkeena, gure indargunerik handiena da.
Bigarrenik, bere poza adierazi zuen Elizbarrutiaren agendan lehentasun bezala irudikatzeagatik, pastoral eta misiolari berriztapen prozesu hau. Gaurko garaia “oso pastorala” bezala irudikatu zuen, non sortzaile eta irudimentsu izan behar dugun. Momentua positiboki irakurtzera gonbidatu gintuen, eta aukera bat bezala ikustera, zailtasunak ahaztu gabe.

Jon Arrutik, bere aldetik, topaketaren laburpena egin zuen ekarpenen arabera, honako hauek izan ziren:

Ahuleziak; helduak gara, eta gutxi gara. Erabiltzen dugun hizkuntza agian ez dago eguneratua. Parrokien arteko harreman eskasa. Eta formakuntza falta.

Indarguneak; fedearen dohaina eta izpirituaren dohaina. Asko egiten dugu eta, gainera, “asko eta ondo”. Beraz, lekuko izan gaitezke. Gainera, asko errepikatu zen konpromisoa eta izpiritu komunitarioa. Baita ere, indargune moduan, migratzaileen onura, modu batera edo bestera, ilusioz betetako fede eta fede bizia dutenak.

Mehatxuak; paradigma-aldaketa: ez gaude kristau garai batean, gizartea egituratzen zuen eliza, eta jada ez. Kultura sekularizatu eta erlatibista. Halaber, ideologizazioa, batez ere modu negatiboan entzuten dena.

Aukerak; alde batetik, ez dago gazte askorik elizan, baina gazte berriak hurbiltzen dira, eta hurbiltzen direnak parte hartzeko lekua aurkitzen dute. Sinodoa, irekiera leku gisa. Komunikazioa aukera gisa, asko baitaukagu transmititzeko. Laburbilduz, kultura nagusiki deskristautu batean gaude, bere aukerak ere eskaintzen dituena.

Orain gakoak bilatu behar ditugu, transzendentzia lantzeko eta Ebanjelioa iragartzeko bidea eman dezagun. Hala izan dadila!