Gure lagun maite, Borja Prieto Esnaolaren diakonatzea

Pasa den igandean, 2023ko irailaren 17an, Borja Prieto Esnaolaren Diakonatzea elkarrekin ospatzeko zortea izan genuen San Ignazio parrokian, Grosen, Donostian.

Benetan ospakizun ederra ospatu genuen, On Fernando Prado Gotzaina buru zela. Ez zen inor falta izan. Borjak familia, lagunak, apaizak, diakonoak eta parrokia-komunitate osoa lagun izan zituen.

Borjak labur-labur bere historia eta testigantza pertsonala kontatu zizkigun, baita urrats sakon hori emateko gogoa ere.

Borjak “Gizarte Integrazioa” ikasi zuen, eta zerbitzatzeko bokazioa beti eduki zuen bere baitan. Bere amona hil zenean, Urretxuko bere parrokian gehiago inplikatzeko beharra sentitu zuen, eta hezitako oinarrietan sakondu. Aldaketa, zerbitzu hori modu askoz espiritualago batean bizitzea izan zen.

Pixkanaka parrokian sartzen joan zen talde ezberdinen bitartez, Urretxuko parrokian bertan gida turistiko lanetan aritzerarte. Beraz, ordu asko ematen zituen han, katekesia ematen, tenplua garbitzen, liturgian…Egun batean parrokiako erretoreak bere baitara begiratzeko eta Jainkoa barrutik entzuteko gonbitea egin zion arte. Borjak aholkua aintzat hartu, eta hala egin zuen.

Hurrengo hilabeteetan elizbarrutiko apaiz den Imanol Prietorekin egon zen. Honek, Borjari, apaiz batek egiten duen guztia erakusten zion. Liluratu egin zuen Borja: “Apaiz batek hainbeste betebehar eta zeregin dituela ikustea. Apaiz batek hainbat eta hainbat errealitateri, hainbat motatako pertsonei, arrazei, adinei, sexuei… arreta ematea. Sinestezina iruditu zitzaidan apaiz batek landu behar duen guztia. Eta nola Kristoren presentzia hori hainbeste lekutara eraman daitekeen, eta hainbeste modu eta jende ezberdinetara”.

Eta hori horrela, Seminarioan sartzea erabaki zuen. Sei urte ikasten, eta egia esan: “inoiz ez zara erabat prest sentitzen. Gainditzen zaituen zerbait da, Graziaren laguntzarekin, aurrera eraman daitekeena”.

Eta zergatik ospatu diakonatzea Groseko San Ignazio Parrokian, Katedralean ospatu beharrean?

“Arrazoi sinple bategatik: pastoraltza prestaketa bide honetan, parrokia hau etxe bat izan da, Mikel Aranguren aita bat, eta jende guztia benetako komunitatea. Fede bera duten eta elkarrekin sinesten duten pertsonen elkartea. Eta bestalde, bakoitzak hain esperientzia ezberdinak bizitzea, parrokia anitza egiten dute, parrokia komunitate bakarrean”. Honela azaltzen zigun Borjak parrokia honetan izandako bizipena.

Bestalde, On Fernando Pradoren homiliako mezua, “Bidean Pauso Bat Gehiago”, jakinduriaz eta adorez beteriko mezua izan zen, ez bakarrik Borjarentzat berarentzat, baita berarekin geunden komunitate osoarentzat ere:

Gotzainaren hitzak honako hauek izan ziren: “Etxean sentitzen naiz Grosera etortzen naizenean, San Ignazio parrokia honetara etortzen naizenean. Borja maitea, gaur, egun pozgarria da zuretzat, baita maite zaituztenentzat ere, maite zaitugunontzat; izan ere, ikusten dugu, apaiztzeko bide horretan, denbora aurrera egiten duela eta iristen ari dela apaiz ordenatu bihurtuko zaren egun hori. Gaur ministerioa zer denari buruz hitz egiten dugu, ordenazio diakonala jasotzen baituzu, eta hemendik aurrera besteen aurrean izango dezulako, elizak gotzainari eta gainerako apaizei laguntzeko ematen dizun autoritatea, ebanjelioaren aldarrian, liturgia-laguntzan erritu batzuetan, eta, batez ere pobreei laguntzean gustatuko litzaidake izatea. Borja, elkarrekin esan dezakegu. “Jainkoaren Herriaren parte besterik ez naiz”.

Ministerio hitzak zerbitzua esan nahi du. Latinetik “minus” dator, “gutxiago” esan nahi duena, ministerioa ez da besteak baino gehiago egiten zaituen zerbait, baizik eta kontrakoa, besteen azpian jartzen gaituena, adingabe egiten gaituena, guztion zerbitzari,…”

Ildo horretan, Gotzainak “Zerbitzuaren” zentzu hau ez galtzera gonbidatzen du. Ez dela konkista pertsonala, eta ezta ere helmuga, baizik eta norberaren bizitza partekatzeko dohaina eta oparia dela. Doan ematen dugu, doan jaso duguna.

Izan ere, herri bezala, kasu honetan, lagunak, senideak, gotzaina bera, apaizak, eta San Ignazio parrokiako komunitate osoa, Katalunia plazan amaitu genuen ospakizuna, mokadutxo informal bat hartuz, kalean, auzoan, alaitasunez eta harmonian.

Komunitate honek, Lerro hauek baliatu nahi ditu Borja, eskerrak emateko zure adibideagatik, zure ontasunagatik, zure gorputz eta arima aritzeagatik eta testigantzagatik. Gogoratu beti hau ere zure etxea dela, eta gure Otoitzean zaudela.