Mikel Arangureni komunitatean agurra, San Ignazion 6 urtez erretore izan ondoren.

Parrokia honentzat hain garrantzitsua den egun honetan, Uztailaren 31an (San Ignazio eguna), Mikel Aranguren Zubialqui gure erretore maiteari agur esateko ekitaldi ederra ospatu dugu. Meza nagusiaren ostean, parroki komunitate osoarekin batera ospatu da omenaldia.

Ezaguna den bezala, Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusi berria izango da eta, hortaz, 2016tik -gure Gros auzoko San Ignazio elizan- zeukan parroko kargua utziko du.

Esker oneko hitzekin, eta urte hauetan guztietan ikasitakoagatik eta bizitakoagatik guztion emozioarekin, bere gonbidapena eta mezu argia egunero gure ereduarekin Eliza eta komunitate anaikor eta batu bat eraikitzen jarraitzea izan da.

Gure fedea itxaropenez bizitzeko gonbidapena, (abiapuntutzat Jainkoak maite gaituela jakitea duena). Beti gure bidelagun den Jesusekin ibiliz; gure tristura eta zaurgarritasuna gainditzen duen Jesus berpiztua. Eta etortzekoa den hortan gorputz eta arimaz aritzera deitzen gaitu, konfiantzaz.

“Mila esker Mikel San Ignazio parrokiatik. Eskerrik asko guztiagatik. Guk ere gure otoitzean eta gure bihotzean eramango zaitugu “